Antzirudia
Askotan pasatzen da, bat-batean, aspaldi ikusi ez duzun pertsona hori askotan ikusten duzula. Mikelekin gertatu zait niri, eta plazer egiten dit berarekin elkartu eta solasaldi bat izatea. Hori ere askotan pasatzen da, gustuko duzun pertsonarekin gustura hitz egiten duzula. Eta Bertolt Brecht etorri zait berarekin hizketan egon naizen bitartean. Jende ona, ezagutu ahala hobea bihurtzen dela irakurri niolako antzerki dialektikoaren poeta alemaniarrari. Lehen zuzenago, garbiago, idazten nuela erran dit, ordea, Mikelek, eta pentsakor utzi nau niri dagokidanetik, baina orokortzera joan da segituan, biziki zaila bihurtzen ari dela euskaraz irakurtzea, abiadura handiegia daramatela idazleek irakurleekin alderatuz. Hau da, herri xumeak ez duela idazkera jasoaren zipitzik jasotzen. Hitz konplikatuak, karrikan erabiltzen ez direnak, espresio zailak, ezezagunak, hori omen dugu idazteko modu. Buruan galdeikur batzuk eta zenbait antzirudi, hortxe. Garai helenistikoko estatua bat banintz bezala. Eta, beharbada, horrek baduela eragin bat hainbeste jendek beste hizkuntzetan leitzera jotzeko, eta ez espresuki euskarara. To debate sakon bat hementxe, ertzetatik begira hasita zentrora ailegatzeko. Brechten esaldi ezagun hauxe etorri zait hortxe: Jendeak uler ditzakeen gauzak bakarrik ikusi nahi baditu, ez lukeela antzokira joan behar, komunera baizik. Baina ez naiz erratera ausartu, nahiago izan dut hemen idatzi eta irakurtzeko gonbita luzatu, berari bezala, zuei.

«El París abre de nuevo durante la cena, los usuarios lo han entendido»

Los gurús del capitalismo se levantan contra Trump tras el caos bursátil

Antifrankista amorratua eta GARAren sortzaile, Euskal Herri askea ipar izanik

No es periodista, es un provocador fascista
